Apezpiku-konferentzia

Angola eta Sao Tomeko apezpiku-konferentziako kideak 2019an

Erromatar Eliza Katolikoan, apezpiku-konferentzia edo gotzain-batzarra[1] lurralde bateko edo gehiagotako apezpikuen batasunezko erakundea da, lurraldeko kristau-elizaren pastoraltzako zenbait arazo batera bideratzea helburu duena[2]. Apezpiku-konferentzia batean sartzen dira lurraldeko eliza partikular guztietako prelatuak, elizbarrutiko apezpiku guztiak eta horiekin parekatzen direnak, baita apezpiku laguntzaileak eta apezpiku titularrak ere, Egoitza Santuaren edo apezpiku-konferentziaren aginduz, funtzio berezia betetzen baitute lurralde berean[3].

  1. «Conferencia episcopal» Elhuyar Hiztegia.
  2. «Apezpiku» Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  3. (Gaztelaniaz) «De las conferencias episcopales» «Código de Derecho Canónico» La Santa Sede.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search